Ingurubide
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua

Webinar "la transición energética como oportunidad: el futuro escrito desde hoy"

5/7/2020

 
Imagen
Eguna eta data: maiatzaren 12a, asteartea, 18:30ean.

"LA TRANSICIÓN ENERGÉTICA COMO OPORTUNIDAD: EL FUTURO ESCRITO DESDE HOY" izeneko webminarrean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Ekonomia zirkularraren inguruan antolatu dugun STEAM arloko profesionalentzako lanbide aukeren zikloko hirugarren mintegia da. BIIEOk diseinatu du mintegia, salbuespenezko egoera honetan ere hainbat gai lantzeko asmoz. Aditu entzutetsuen laguntza izaten ari gara, eta zientzia edo teknologia arloko tituludunentzako aukera profesionalak dituzten sektore eta arlo estrategikoei buruzko informazioa emango digute
Aldaketa klimatikoa da gizakion erronka handienetako bat. Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokak ibilbide-orri bat behar du, eta ohiko ziklo politikoez harago doazen denbora tarteetan antolatutako konpromisoak hartu behar dira.
"Trantsizio energetikoa" terminoa erabiltzen dugu industriaren eta gizarte osoaren energia-eraldaketaren etapen deskarbonizazio-prozesuaz hitz egiteko. Prozesu hori gizarte eragile guztiei dagokie, eta aukera moduan hartu behar dugu garapen teknologikorako, negozio-eredu berriak sortzeko, eta, azken finean, ongizatearen gizarteak etorkizuna izateko. Enpresak, batez ere energetikoak, zuzeneko eragile izan behar dira eta prozesua barrutik bultzatu, konponbidearen parte izateko. Horrela, beste gauza batzuen artean, kualifikazio handiko profesionalak beharko dira.
Petronor Innovación-eko Innovation Manager Elías Unzuetak azalduko digu Petronorrek zein estrategia hartu duen eraldaketa-aukera honen partaide izateko.
​
Izena emateko hemen: https://www.coiib.eus/ikastaroak/webinar-transicion-energetica-como-oportunidad-futuro-escrito-desde-hoy-2 


Los comentarios están cerrados.

Contacto / kontaktua

Plaza Celestino María del Arenal, 3 TRASERA
48015- Bilbao
Bizkaia
(Metro Sarriko)
ingurubide@berdeago.org
944 967 717


Horario:
CERRADO TEMPORALMENTE

Suscríbete / harpidetu

    Condiciones legales
Enviar / Bidali
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua