Ingurubide
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua

AIREZTAPEN-SISTEMAK, AIREAREN ARAZKETA ETA KONFORT TERMIKOKO SOLUZIO BERRITZAILEAK

10/21/2020

 
​Osteguna, azaroak 5, 09: 30etik 10: 30era
Online modalitatea
​

Hunkitzen zaituen buztina, zaintzen zaituzten hormak – osasuna, ongizatea eta jasangarritasuna – hiru zutabe, Teruelen ekoklayk egiten dituen buztinezko materialak oinarri hartuta.
 
Ecoclayk produktu naturalen familia bat biltzen du, eta horien oinarrizko materiala duela 98 milioi urteko buztinak dira (Behe Kretazeoa)
 
Buztinezko 18 mortero garatu ditugu, gehigarri kimikorik gabe eta pigmenturik gabe. Pigmentu bakoitzaren kolorea horiek formulatzeko erabiltzen ditugun buztinek ematen dute.
 
Zurezko etxeetan, jatetxeetan eta dendetan egiten diren barne-estaldurei irtenbidea emateko, buztinezko morteroa plaka moduan garatu genuen, horrela sortu baitzen EcoclayPLAC, paramentu bertikalak eta kortxo naturalez arindutako buztinezko Ecoclay PLACork morteroa lehorrean eraikitzeko, sabaiak estaltzeko.
 
Era berean, gure material-sorta osatzeko, Ecoclay PAINT buztinezko pinturak erabiltzen ditugu. 21 kolore natural dira, sentikortasun kimikoa eta arnasketa-arazoak dituzten pertsonentzat egokiak diren propietateak dituztenak. COV edukinak ezaugarri dituzte: < 0,1g/litro, titanio dioxidorik erabili gabe, estaltzeko ahalmen handia dutenak, transpiragarriak, mineralak, kondentsazioa minimizatzen dutenak eta usainik ez dutenak.
 
Aurkezpenean, ibilaldi egingo dugu jatetxeetan, hoteletan, etxebizitzetan, ondarean, kliniketan eta ikastetxeetan egindako zenbait obra ezagutzeko, eta teknikarien eskura dauden aukera guztien berri emango dugu, arkitekturaren eta barne-diseinuaren egungo joerari erantzuten dioten material naturalak obran barneratzeko.

    IZEN-EMATEA

Enviar
Imagen

Los comentarios están cerrados.

Contacto / kontaktua

Plaza Celestino María del Arenal, 3 TRASERA
48015- Bilbao
Bizkaia
(Metro Sarriko)
ingurubide@berdeago.org
944 967 717


Horario:
De lunes a jueves: de 9:00 a 14:00 y de 15:00 a 17:00
Viernes: de 9:00 a 14:00
Verano:
Julio: de lunes a viernes de 9:00 a 14:00
Agosto cerrado

Suscríbete / harpidetu

    Condiciones legales
Enviar / Bidali
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua