Ingurubide
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua

BERRAKTIBATU+ ETA ERAIKI DEZAGUN MUNDU IRAUNKOR BAT

5/13/2019

0 Comentarios

 
Imagen
Egin bat BerrAktibatu+ programarekin, Ingurubideren bidez, etorkizuna aldatu eta denontzako mundu bidezko, garbi eta iraunkorragoa lortzeko.

Elkarrekin, egunez egun, ekintza txikien bidez, indar handia egin dezakegu eta gure planeta eraldatzen joan, itxaropena zabaldu eta izaki bizidun guztiontzako bizigarriago egin.

Eman izena BerrAktibatu+ programan, hemen: http://activate.programagap.es/?cod=30/64013

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.

BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivate.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago. 
Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean (*). Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.
​
(*) Ingurubideren kodea 64013 da eta beharrezkoa da hori adieraztea, plataforman erregistratzean.
0 Comentarios



Deja una respuesta.

Contacto / kontaktua

Plaza Celestino María del Arenal, 3 TRASERA
48015- Bilbao
Bizkaia
(Metro Sarriko)
ingurubide@berdeago.org
944 967 717


Horario:
De lunes a jueves: de 9:00 a 14:00 y de 15:00 a 17:00
Viernes: de 9:00 a 14:00
Verano:
Julio: de lunes a viernes de 9:00 a 14:00
Agosto cerrado

Suscríbete / harpidetu

    Condiciones legales
Enviar / Bidali
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua