Ingurubide
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua

berdeago azoka 2022

10/25/2021

0 Comentarios

 
Imagen
 Berdeago Azoka bueltan da!
​

​Azken edizioa birtualki izan eta gero, aurrez aurrez bueltatzen gara 2022ko maiatzean! 
Prestaketekin hasi gara jada, edozein informazio behar izanez gero, eskaiguzu info@berdeago.org helbidean ala gure weborria ikustatu.


0 Comentarios

BERDEAGO 2022 Azoka Birtual Iraunkorra

2/1/2021

0 Comentarios

 
Imagen
Pasaden urtean izan zen egoera zela eta, Azokaren modalitate birtuala jarri genuen martxan, eta aurten ere, ikusgai izango duzu!  
​
Esperientzia honen parte izan! Kontaktatu info@berdeago.com helbidean
0 Comentarios

BErdeago ENERGY 2020 azoka

6/27/2019

1 Comentario

 
Berdeago, Jasangarritasunaren Euskal Azoka, estatu mailako elkargunea da, jasangarritasunaren inguruko agenteak biltzen dituena. Durangon ospatzen da urtero.

Hurrengo azokan 60 erakusle izatea espero da, energia eraginkortasunean, mugikortasun jasangarrian eta hondakin kudeaketan adituak. Era berean, aktibitate eta hitzaldi anitz gertatuko dira ere.

Non: Landako Gunea, Durango (Landako etorbidea, 6 Durango, Bizkaia)

Data eta ordutegia:
Osteguna urtarrilak 30:      10:00 - 20:00 (greba orokorrarengaitik itxita)
Ostirala urtarrilak 31:         10:00 - 20:00
Larunabata otsailak 1:       10:00 - 20:00
Igandea otsailak 2:            10:00 - 15:00
 
Bisitari profesional bezela: https://www.berdeago.eus/izena-eman-profesionalak/
​

Informazio gehiago:

Telefonoa: 656 782 717
info@berdeago.com
www.berdeago.com
Imagen
Imagen
Imagen
1 Comentario

BERRAKTIBATU+ ETA ERAIKI DEZAGUN MUNDU IRAUNKOR BAT

5/13/2019

0 Comentarios

 
Imagen
Egin bat BerrAktibatu+ programarekin, Ingurubideren bidez, etorkizuna aldatu eta denontzako mundu bidezko, garbi eta iraunkorragoa lortzeko.

Elkarrekin, egunez egun, ekintza txikien bidez, indar handia egin dezakegu eta gure planeta eraldatzen joan, itxaropena zabaldu eta izaki bizidun guztiontzako bizigarriago egin.

Eman izena BerrAktibatu+ programan, hemen: http://activate.programagap.es/?cod=30/64013

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.

BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivate.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago. 
Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean (*). Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.
​
(*) Ingurubideren kodea 64013 da eta beharrezkoa da hori adieraztea, plataforman erregistratzean.
0 Comentarios

Bide bakarra dago, martxan jartzea

5/13/2019

1 Comentario

 

berdeagoren ekosistema berriak aukera guztiei ongietorria emango die

Imagen
Imagen
Gizadiaren zati batek existentzia eroso bat darama planetan. Dena eskura dago, azpiegiturek, besteak beste, erraz mugitzea, bidaiatzea, telebistan ikusten duguna kontsumitzea eta Internet bidez eskatutakoa etxera eraman ahal izateko zerbitzuak ahalbidetzen gaituzte.
 
Lurrean izan dugun ibilerak ordea, bere aurpegirik desatseginena ere erakutsi digu. Hemen ikus ditzakegu ingurugiro krisiaren zifra batzuk:
  • Aldaketa klimatikoa_ Pariseko Akordioa bete ahal izateko eta ingurumen katastrofe bat ekiditeko, NEGren emisioak %40 eta %70 batetan gutxitu behar dira 2050erako
  • Airearen kutsadura_planetaren biztanleen %95a OMEk gomendatutakoa baino partikula fin gehiago duen airedun guneetan bizi da
  • Bioaniztasuna_gaur egun, kostalde eta itsasertzean babestutako guneak ez dira %16era heltzen, lurrazalean berriz %15era ere ez.
  • Ozeanoak_Urtero 8 milioi tona plastikok gure ozeanoetan amaitzen dute
  • Ur geza_ Lurrean existitzen den soilik uraren %0,007a da edangarria, eta urtero gutxitzen doa kutsadura dela eta. Munduan 1.100 milioi pertsonak baino gehiagok ez dute inolako sarbiderik ur edangarriaren iturri zuzenari. Estatu Batuetan 1.300 milioi litro ur kontsumitzen dira egunero. Europan baino 5 aldiz gehiago.
  • Nekazaritza eta lurrazalaren erabilera_ 2050ean 4.000 milioi bat pertsona basamortutako lurretan bizi beharko dira. Elikagaien %33a alferrik galtzen da, batez ere herrialde garatuetan. 
 
Arrazoi kezkagarri hauengatik, azken urteetan helburu, neurri eta aliantzak jarri ditugu mahai gainean. Planetarekin dugun elkarbizitza hobetu ahal izateko eta guztion artean konpondu behar dugun arazo globala delako.
 
Hala eta guztiz ere, badago energia garbiagotara trantsizioa egiteko beharra ulertzen ez duena, edota gure baliabide naturalen erabilera eraginkorragoa egitearena, kontzienteki kontsumitzearena... Bai eta ekosistema hauskor honetan eragindako kalteak erreparatzeko beharra. Guztiongandik interdependentea den ekosistema batean bizi bait gara.
 
Gure adimena eta baloreak aurrekoarekin bat datoz, eta horrela berdeago taldeak hazten jarraitu du ekosistema berri bat sortu duen arte, Haizelan S.Coop. kooperatibako taldearekin, noski.
 
Gizarte berdeago batera elkarrekin heltzeko eta hazteko lan egiten dugu, etorkizunean biztanleak eta erakundeak ere bide hau jarraitzen laguntzeko asmoarekin.
 
Martxan jarri gara aurretik lantzen genituen iniziatiba eta akzioekin, Berdeago Jasangarritasunaren Euskal Azoka, Turinea turismo arduratsuaren web plataforma, Ingurubide konponbideen erakusketa iraunkorra, Artigas Ingurumen-Hezkuntzarako Zentroa… izan daitezkeen bezala. Formatu berriago batzuk ere esploratu nahi ditugu, inor atzean geratu ez dadin, helduak eta gazteak, enpresak eta partikularrak...
 
Ibilbide luzea izan dezaken aukera bakarra denez, bide ziurrak, sormentsuak eta dinamikoak sortzeko apustua egingo dugu. Eta Euskadin existitzen den potentzialarekin hasi nahi dugu gure bidea. Zure etorkizuna babestera etorri nahi duzu?

SINADURA:
Karmele Gómez
+34 695 74 54 66
karmele@berdeago.com
www.berdeago.eus
​
1 Comentario

Contacto / kontaktua

Plaza Celestino María del Arenal, 3 TRASERA
48015- Bilbao
Bizkaia
(Metro Sarriko)
ingurubide@berdeago.org
944 967 717


Horario:
De lunes a jueves: de 9:00 a 14:00 y de 15:00 a 17:00
Viernes: de 9:00 a 14:00
Verano:
Julio: de lunes a viernes de 9:00 a 14:00
Agosto cerrado

Suscríbete / harpidetu

    Condiciones legales
Enviar / Bidali
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua