Ingurubide
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua

Ingurubide eta Berdeago, jasangarritasunak elkartuta

9/12/2018

 
Imagen
Ingurubidek aurrera darrai. Elkarlanean aritzeko eta indarrak batzeko konpromezua hartzeko helburuarekin jarraituz, Bilboko Hiri Jasangarritasunaren Baliabide Zentroa Berdeagon, Jasangarritasunaren Euskal Plataforman, integratuko da. Bi proiektuen izaerak eta kudeaketa jasangarriago bat egiteko modu berriak zabaldu eta sustatzeko interesak, erabilgarriak izango dira Bizkaian existitzen den jasangarritasun maila bultzatuko duen aliantza sortzeko.
 
Berdeagoren iniziatiben artean Durangoko Mugikortasun Astea aurkitzen da, bai eta dibulgazio Berdetxe jardunaldiak eta Berdeago Azoka, urtero Durangoko udalerrian ospatzen dena. Azken ekitaldi honen antolaketan hasiko da bi entitateen lankidetza.
 
Berdeago Azoka zazpigarren urtez ospatuko da 2019ko otsailak 1, 2, 3 eta 9, 10ean. Lehenengo asteburuak Berdeago Energy du izena, eta energia eraginkortasunaren, mugikortasun jasangarriaren eta hondakinen kudeaketaren berrikuntzak aurkezten dira bertan. Sektoreko profesionalei zuzendutako elkargunea da. Bestalde, bigarren asteburua Berdeago Nature izenpean ospatzen da, eta ekologia eta kontsumo arduratsua lantzen ditu publiko orokor bati zuzenduta.
 
2013an jaioa, azokak aurreko urtean 16.000 bisitari baino gehiago izan zituen guztira. Horien artean, 1.400 pertsonek hitzaldi, dastaketa, tailer, Amama filmaren proiekzioan edota ludotekan parte hartu zuten. Bisitarien %80en eratorria Bizkaia izan zen.
 
Berdeago Energyko azken azokan 48 enpresa erakusle egon ziren, 13 probintzia ezberdinetatik eratorriak, eta Holanda, Portugal eta Frantziako batzuk ere izan ziren bertan. Nature azokan, ordea, 79 erakusle egon ziren osasun eta ongizatea, moda, artisautza, natura, elikadura ekologikoa eta gizarte ekonomia gaiak lantzen.
 
Azokaren hazkuntzak, plataforma konplexu baten sorrerara eraman du Berdeago, azokako esfortzuak urtean zehar luzatu eta igarri daitezen. Hori dela eta, agente ezberdinen lankidetza ezinbestekoa bihurtu da jasangarritasunaren aldeko eta ardura ekonomiko, sozial eta ingurumenaren mezua helarazi ahal izateko. Del Mar y para el Mar elkartearen kasuan, itsasoko hondakinak biziberritzeko sortu zen eta Berdeagorekin aritzen da lankidetzan orain hilabete batzuk dela.
 
Gaur egun, Berdeago plataforma hurrengo bi Berdetxe jardunaldiak antolatzen ari da. Lehenengoa Durangon gertatuko da, Mugikortasun Astearekin kointzidituz. Sektoreko profesionalek garraio konbentzionalaren alternatibak ezagutu ahal izango dituzten espazio bat da, TIMON proiektu berritzaileak hurbilduz, esaterako. Proiektu hau informazio kooperatiboaren sistema batean datza, errepide istripuak, trafiko pilaketak eta berotegi-efektuko gasen isurketak gutxitzeko helburua duena. Berdetxe, Green Mobility Forum, doakoa eta sarrera irekia duen ekitaldia da eta irailak 21ean, ostiralean, ospatuko da Durangoko Elkartegian goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.
 
Hala ere datarik garrantzitsuenak Berdeago Energyko otsailak 1, 2, 3 eta Berdeago Natureko 9, 10 izango dira. Aukera hori galdu ez dezagun, Ingurubidek Energyko antolakuntzan parte hartuko du Berdeagorekin batera, bien ezagutzak bateratuko dituen sinergia sortuz. Lehenengo pausuak eman dira jada, erakusleen eskaintza hobetzeko lanekin eta bisitariekin bat datozen hitzaldi eta aktibitate programekin. Ingurubide eta Berdeagoren arteko lankidetza nabaria izango da eta denboran zehar luzatuko dela dirudi.
Haz clic aquí para editar.

Los comentarios están cerrados.

Contacto / kontaktua

Plaza Celestino María del Arenal, 3 TRASERA
48015- Bilbao
Bizkaia
(Metro Sarriko)
ingurubide@berdeago.org
944 967 717


Horario:
CERRADO TEMPORALMENTE

Suscríbete / harpidetu

    Condiciones legales
Enviar / Bidali
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua