Ingurubide
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua

Kableak gidatzeko isolatzaileak Topaleta Teknikoa

7/23/2024

 
Urriaren 10ean, osteguna, 09:30ean.
Online
Topaketa Teknikoa online zuzenean jarraitzeko jarraibideak:
 
Hasi baino minutu batzuk lehenago, klikatu esteka honetan. Zoom plataformara eramango zaitu eta bete jarraibideak. Bilerara sartzeko kodea 883716 da.
 
"Euskal Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearekin bat datozen eraikinetan kableak gidatzeko irtenbide isolatzaile iraunkorrak"
 
Energiaren ikuspegitik, bizitegi-erabilerari lotutako energia-kontsumoa da Euskal Autonomia Erkidegoan 3,6 milioi tona CO2 isurtzearen erantzulea. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan urtean milioi bat tona inguru eraikuntza- eta eraispen-hondakin ekoizten dira, hau da, sortutako hondakin guztien % 25.
 
Ekonomia zirkularraren printzipioetako baten arabera, diseinu-etapan hartzen diren erabakiek produktu batek ingurumenean duen eraginaren % 80 definitzen dute, gutxi gorabehera.
 
Europako Batzordearen "Towards a thematic strategy on the prevention and recycling of waste" jakinarazpenak agerian uzten du sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kopurua urtetik urtera handitzen dela, bai bolumenari dagokionez, bai konplexutasunari dagokionez, eta lurzoruaren okupazio-beharra handitzen dela (zabortegietan). Berri ona da joera hori alderantzikatu egin daitekeela, eta hazkunde ekonomikoak ez duela nahitaez esan nahi baliabide natural berriak kontsumitu behar direnik eta, ondorioz, hondakinak sortu behar direnik.
 
Gaur egun, eraikuntza-material, -produktu eta -sistema multzo handi bat eskura daiteke. Material, produktu eta sistema horiek, bizitza-amaieran birziklagarriak izateaz gain, jatorri birziklatuko lehengaiak ere sartzen dituzte ekoizpen-prozesuan, bigarren mailako material gisa ere ezagutzen direnak.
 
Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Legebiltzarrak abenduaren 9ko 10/2021 Legea onartu zuen, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzkoa. Lege horren 84.3 artikuluan honako hau adierazten da:
 
"Obra-kontratuak gauzatzeko administrazio-klausulen pleguak eta preskripzio tekniko bereziak idaztean, azpiproduktuen, bigarren mailako lehengaien, material birziklatuen edo berrerabiltzeko prestatzeko prozesuetatik datozenen ehunekoak adieraziko dira. Material horien erabileraren gutxieneko ehunekoa % 40 izango da, justifikatutako arrazoi teknikoengatik ehuneko hori murriztu behar denean izan ezik. "
 
Unexek baldintza hau betetzen duten soluzio jasangarriak eskaintzen ditu eraikinetako kableen azpiegiturarako, baita preskripzio eraginkorra egiteko tresnak ere, proiektuaren zehaztasuna eta kalitatea handitzen dutenak, eta, aldi berean, obrako erroreak, atzerapenak eta hondakinak ahalik eta gehien murrizten dituztenak.

Enviar
Foto

Comments are closed.

Contacto / kontaktua

Plaza Celestino María del Arenal, 3 TRASERA
48015- Bilbao
Bizkaia
(Metro Sarriko)
ingurubide@berdeago.org
944 967 717


Horario:
CERRADO TEMPORALMENTE

Suscríbete / harpidetu

    Condiciones legales
Enviar / Bidali
  • Inicio
  • Sobre Nosotros
    • ¿Qué es Ingurubide?
  • Expositores
  • Contacto
  • Hasiera
  • Nortzuk Gara
    • Zer da Ingurubide?
  • Erakusleak
  • Blog
  • Bloga
  • Kontaktua